Azala
Jolas didaktikoak Eskuragarri

Astoka [Bideoa - Interneteko baliabidea] / egilea, Euskal Herriko Ahotsak; Kurtzebarri Eskola

Astoarena egiten jarri, eta gainetik salto egitea da astoka ibiltzea. Jolasteko hainbat modu daude: asto katea da horietako bat. Zer behar da? Espazio zabala behar da, katea osatzeko lekua. Eskolako patioa aproposa izan daiteke. Nola jolastu? 1- Saltagina izan ezik, gainerako denak astoarena egiten jarriko dira, ilara bat osatuz. Makurtu, eta eskuak belaunetan jarriko dituzte; burua, berriz, barrurantz sartuta. Astoen artean tarte handi samarra egotea komeni da (bi metro inguru), saltaginak ondo salto egin ahal izateko. 2-Saltagina asto ilararen hasieran jarriko da, eta saltoka hasiko da, asto denen gainetik banan-banan. Eskuak astoaren bizkar gainean jarriko ditu salto egitean; hankak ondo zabaldu behar ditu, astoa ez ukitzeko. Bukaerara heldutakoan, bera jarriko da asto moduan. 3-Ilarako lehen astoa zutik jarriko da, eta saltagin bihurtu. Astoez gainetik salto egingo du. Eta horrela egingo dute denek, txandaka. Etenik gabekoa dirudien katea osatuko dute neska-mutikoek. 3-Erortzen denak edo salto egitea lortzen ez duenak salto egiteari utziko dio. 4-Noiz amaituko da jolasa? Aurreikusitako ibilbidea amaitzean bukatu daiteke jolasa (adibidez: patioari buelta osoa ematea). Partaide kopurua (gutxienez): 2

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Euskal Herriko Ahotsak ; Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Bilduma: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Hezkuntza-etapa: Lehen Hezkuntza (LMH)
Ikasgaia: Gorputz Hezkuntza
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Ikusi bideoa
Adina / Maila: LMH, 7 urtetik aurrera

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK19020101