Azala
Bideoa Eskuragarri

Eman bostekoa [Bideoa] : bullyingaren prebentziorako materiala / Javier Monzón Gonzalez, Pedro Mª Torres Elizondo ; ideia eta ikus-entzutzezkoen arduraduna, Nuria Ruiz Cabestany

DVD honetan bullying edo eskolako jazarpeneko kasuak kontatzen diren fikziozko bi film labur daude: Danielen historia eta Eleneren historia, eta baita bi fimen Nola egin zen ere. Danielen historia. Lehen filmaren protagonista Daniel da. Bere gurasoekin eta arreba nagusiarekin bizi da. Andrés da Danielen adiskide mina; aspalditik ezagutzen dute elkar, eta eskolan eta eskolatik kanpo ere elkarrekin ibilitzen dira. Daniel mutil lasaia da, eta ez zaio istiluetan sartzea gustatzen. Eduardo eta Jorge eskola bereko ikasleak dira, eta Danielen kontra dabiltza beti. Burlak institutuko patioan hasten dira, eta gero tabako-pakete bat eraman behar die egunero-egunero, bere pagarekin ordaindua... Eleneren historia. Elene itxura normaleko neska bat da, nahiko irekia. Lagun talde bat du, Laura, Maider eta Raquelek osatua. Elene da taldearen gidaria. Raquelek paper hori bete nahi du, alegia, berak izan nahi du taldean liderra. Gauzak aldatu egiten dira ordea, Elenek denboraldi luze batez etxean geratu behar baitu, ondoezik. Raquel haren faltaz aprobetxatzen da kanpaina bat egiteko gainerako lagunekin bere alde. Nola egin zen. Making off honek bi filmak nola egin diren erakusten du, baina hori baino garrantzitsuago, antzezleekin egindako elkarrizketak tartekatzen ditu, eztabaida errazten eta pertsonaia bakoitzaren nolakotasuna aztertzen dutenak. Ikus-entzuteko material hau, gida didaktikoaren laguntzaz, hezkuntza-programa nahitaezkoa da berdinen arteko jazarpenari, izan eskolakoa, familiakoa...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Monzón González, Javier
Egilea(k): Torres Elizondo, Pedro María ; Ruiz Cabestany, Nuria
Argitaratua: Donostia : Erein, L.G. 2006
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Balio Zibiko eta Etikoak
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Bideo didaktikoak
Curriculumeko baliabideak
Loturak: Ikus prebentziorako materialaren fitxa EIMA Katalogoan
Ikus gidaliburuaren fitxa EIMA Katalogoan
Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: DBH, 1., 2., 3. eta 4. mailak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza A DBH1-4 JAZ 10 06 Eskuragarri  Maileguan eskatu 1008784
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza A DBH1-4 JAZ 10 06 Eskuragarri  Maileguan eskatu 1008785