Azala
Webgunea Eskuragarri

Oroimenaren harra [Interneteko baliabidea - Webgunea] : oroimen historikoa eskolara / [Koldo Mitxelena Institutua]

Oroimenaren harrak zenbaiti gogor eutsi ohi dio; beste hainbatek, berriz, nahiago izaten du oroitzapenak ahanzturaren zingirara bota. Gizon-emakume askoren buruan geratu dira iltzatuta makina bat bizipen, inoiz ahaztu ezin izan dituztenak edo beldurragatik isilean gorde behar izan dituztenak. Beste batzuek, aldiz, gertakari lazgarri haiek ahaztu egin nahi izan dituzte betirako. Bizipen horietako zenbait gaur egunera arte iritsi dira, eta belaunaldiz belaunaldi transmisio bidez jasotakoaren ondorioz, garai horretan gertatutakoak isilarazi edo ezkutatu beharrean, orainera ekartzeko beharra ikusi da. Hain zuzen ere, transmisioak bermatzen du jakintza belaunaldi batetik bestera pasatzea. Esan liteke garai ezberdinak lotzeko balio duen katea dela transmisioa, garai ezberdinetako katebegiak lotzen dituena. Gasteizko Koldo Mitxelena institutuan sortu da egitasmo hau. Azken bolada honetan irakasleon artean gai honen inguruko kezka nabarmen handitu da, ikasleek gero eta gutxiago ezagutzen baitute gure aurreko belaunaldiek 1936ko gerran eta Francoren diktaduran bizi behar izan zutena. Horretarako egokia iruditu zaigu Euskal Herrian egin diren makina bat lan gune bakar batean biltzea, hain zuzen ere, hezkuntzan lanean gabiltzanok oroimen historikoa eskolara eramatea errazago izan dezagun. Web-orrialde honen helburua da hezkuntzaren bidez, hezkuntza komunitatearen bidez, iraganean isilarazi eta ezkutatu zuten horren inguruko egia belaunaldi berriek ezagutzea eta bilatzea. Azken bate...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea
Argitaratua: Vitoria-Gasteiz : Koldo Mitxelena Institutua, 2011
Gaia:
Generoa / Forma: Erreferentzia-materialak
Curriculumeko baliabideak
Eduki digital didaktikoak
Baliabide digitalak
Loturak: Webgunea ikusteko
Adina / Maila: DBH, Batxilergoa
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK20090206