Azala
Liburua Eskuragarri

Alpeen itzalpean / Juan Martín Elexpuru

Zortzi urteko ezkontza hautsi berritan, bizikletan ibilaldi luze bat egitea erabaki zuen Juan Martin Elexpuruk, eta hala, Italia aldera jo zuen 1985eko abuztuan. Milaneraino trenez iritsi eta hortik aurrera, Veneziaraino, bizikleta gainean ibiliko da Italiako iparralde osoan zehar, tarteka Suitzara igaroaz, beti ere Alpeetako mendi garaien artean. Ikusi eta ikasitako bazter interesgarri guztien berri ematen digu, eta gainera, han-hemen, ez zaio abentura eta gertakari jakingarririk faltako, pasadizo eta gorabehera hauekin bixitasuna emanez irakurketari. Azkenik, bidai liburu baten alderdirik sakonena dugu, nola, ibilian-ibilian, paisaiarekin batera bidaiaria ere aldatzen den : Elexpuruk ez ditu bere pentsamendu eta sentimendu mamienak ezkutatzen, eta hartara, urruneko parajeetara bakarrik ez, bihotzaren barrenera ere egingo duzu bidaldia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Elexpuru, Juan Martin
Argitaratua: Donostia : Baiona : Elkar, L.G. 1993
Bilduma: Bidaiak (Elkar) ; 136 ; 136
Literatura (Elkar) ; 136 ; 136
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ELE alp Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20100045