Euskararen bizia : Andoaingo argazki soziolinguistikoa, 2016 / Patxi Baztarrika ; [hitzaurrea, Jon Sarasua Maritxalar]
1981-2016 bitarteko urtealdian euskarak Andoainen izan duen bilakaera soziala aztertzen du liburuak (kasuren batean kontuan hartzen dira 2020ra arteko gorabeherak ere), eta horretarako datu soziolinguistiko ugari azaldu eta elkarren artean konbinatzen ditu, besteak beste honako adierazle hauen gainean: bilakaera soziodemografikoa, irakaskuntzako hizkuntza ereduak, helduen euskalduntzea, lehen hizkuntza, hizkuntza gaitasuna eta euskararen erabilera hainbat eremutan (etxean, kalean, merkataritzan, finantza kontuetan, Udalarekiko harremanetan, osasun zerbitzuetan). Aipatutako bilakaeraren analisia egiteko bi norabidetan jarri dut fokua. Izan ere, euskaldunek, erdaldunek eta euskaldun pasiboek osatzen duten Andoaingo gizarte osoaren talaiatik ez ezik, euskaldunen arteko komunitatearenetik ere egiten baita azterketa. Begirada bikoitza da, bada, azterlan honek kontuan hartu duena. Beraz, lehenik eta behin, askotariko datuen eskutik, "non ginen eta non gaude" galderei erantzuteko ahalegina egiten da liburuan, eta, azkenik, "norantza goaz" galderari buruzko gogoetak planteatzen dira. Hain zuzen ere amaierako gogoeta horien harian, liburuaren sinopsiatzat har litekeen testu hau ageri da kontrazalean: "Ikaragarria izan da, Andoainen ere, euskararen hazkundea hiruzpalau hamarkadotan. Andoaingo biztanleen erdia baino gehiagok badaki euskaraz hitz egiten, hamarretik zazpik ulertzen du eta erabilgune berriak irabazi ditu euskarak. Prozesua amaierara iristeko, orde...
Deskribapen osoa
Zerrenda: