Hizkuntza arrotzak elkarreraginean irakasteko / Ludger Schiffler ; [itzultzailea, Iñaki Iñurrieta]
Irakasleak ikasleak agurtu ditu eta lehendik landuta dagoen ikasgai bati buruzko galderak eginez hasten du bere ikas-saioa: What did the children do after lunch? - Why did the kite jly away? What did Mr: Parker say? etab. Irakasleak galderak egiten dizkie ikasleei eta hauek erantzuten. Gero, number hitza esplikatzen du, arbelean zenbakiak idatziz, eta to promise aditza, honako esaldi honekin: I promise to take the children to the cinema - that's: I give my word to take the children to the cinema, etab. Esaldi bakoitzeko hitz berriak arbelean idazten ditu eta ikasle bati edo biri errepikarazten dizkio. Ondoren, ikasleei hitz berri horiek beren hiztegi-koadernoan idazteko agintzen die. Gero, ikasgaiko testua irakurtzen du liburutik eta testu horri buruzko galderak egingo ditu. Bukatzeko, ikasleek beren liburuan irakurtzen dute testua, irakasleak aginduta. Txirrinak jotzean, hurrengorako ikasi behar dituzten hitzak ematen dizkie. Zer akats du 1978an lizeo batean gertatu zen eta metodo berdintsuarekin, aldi berean, beste milaka ikasleri emandako irakaskuntza modu horrek?
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia
: HABE,
L.G. 1991
|
Bilduma: |
Itzulpen saila (HABE)
; 29 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (HABE) Argitaletxearen webgunea |