Azala
Liburua Eskuragarri

Kantu berri bat gara / Jon Maia ; artelanak, Balu

2021. urte bukaeran Jon Maiak ezuste ederra eman zigun Kantu bat gara disko/liburuarekin. Bertan bildu zituen 30 urtetan berak egindako kantak, Ken Zazpik, Garik, Negu Gorriakek eta puntako beste talde eta musikariek ezagun egin dituztenak. Kantu bat garan Maiak berak kantatu zituen, Pello Ramirezek (celloa), Gorka Hermosak (soinu handia) eta Nacho Sotok (pianoa) lagunduta. Ondoren, disko/liburuan oinarritutako bira arrakastatsua egin zuen. Kontzertuetan, tokian tokiko kolaboratzailez inguratu zen, eta ikus-entzuleekiko komunioa erabatekoa izan zen. Bada, Kantu bat garak segida izango du orain Kantu berri bat gararekin. Oraingoan, kanta propioak ez ezik bertsio batzuk ere sartu ditu Maiak. Gainera, Nerea Quincoces perkusionistak egin du hasierako bandarekin bat. Kolaborazioak ere egongo dira eta horietako bat sekulako ezustea izango da. Liburuari dagokionez, berriz, Maiak bere iruditeria errepasatu du testu batean, street-art-eko erreferente Baluren ilustrazioek edertuta. Gure biziraupenaren sekretua lurpeko erreka bat bezala bide eginez doan kantuan dagoela dio Jon Maiak. "Kantu berri bat gara"-k transmisioa eta identitatea ditu ardatz eta edertasunerako bide. Hitzak, musika eta irudia biltzen dituen lan handi honetan, belaunaldiz belaunaldi, kantuz kantu, ahoz aho eta lurraldez lurralde etengabeko katean, eraldaketan eta transformazioan doan identitatea garela dio egileak. Lan berri honek "Beti kantu berri bat" izeneko "spoken word" moldeko poe...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Maia, Jon
Egilea(k): Balu
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2023
Gaia:
Generoa / Forma: Poesia
Musika
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus youtuben
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak 784.4 MAI kan Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23120033