Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Euskara eta natura: gure ondarearen batura (ikas-egoera) [Interneteko baliabidea] / Ioritz Gonzalez Lertxundi eta Julen Errasti Díaz

Hezkuntza lege berria aintzat hartuta diseinatutako ikas-egoera, 11 saio jarraitan egiteko pentsatua. Proiektu honen helburua ahozkotasuna modu sistematikoan eta kontzienteki lantzea da. Horretarako, ikas-egoera bat sortu da Hezkuntza lege berria aintzat hartuta. Gaur egungo gazteen errealitate soziolinguistiko ezberdinez jabetzea, lagunarteko erregistroa lantzea eta naturak euskaran duen loturaz eta eraginaz jabetzea bilatzen da. Ikas-egoera bi ikastetxeren artean lantzeko pentsatu da: bata arnasgune batean dago (Azkoitia), eta bestea eremu erdaldunagoan (Durango). Lagunarteko erregistroa lantzeko, Durangoko ikasleek Azkoitikoak hartuko dituzte erreferentetzat, euren eguneroko jardunean baliabide gehiago eskaintzeko asmoz. Horretarako, bi ikastetxeetako ikasleek elkarrizketak egingo dituzte bideodeiez. Bideodeia izango da azken ekoizpena ere: nork bere herriko erliebe geologikoa eta ingurunea azalduko die beste herrikoei, naturak euskaran izan duen eraginaz jabetzeko. Material hau IRALEren R900 (euskarazko ahozko komunikazioa irakaskuntza-jardunean) ikastaroaren bidez sortu da.

Zerrenda:
Erakunde egilea: IRALE (Eibar)
Egilea(k): Gonzalez Lertxundi, Ioritz ; Errasti Díaz, Julen
Argitaratua: Eibar : Irale, 2025
Bilduma: IRALE (2022-2023) ikasturtea
R900
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Biologia eta Geologia
Euskara eta Literatura
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
IRALEren materialak
Curriculumeko baliabideak
Ikas-egoerak
Unitate didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Adina / Maila: DBH, 3. maila