Azala
Bideoa Eskuragarri

Galeraren arrazoiak [Bideoa] : botere egiturek euskara ahultzen dute / [ideia, Iñaki Uria (Hamaika Telebista ; gidoia eta edukia, UEMA ; irudiak eta animazioak, Nagore Sarasola (Hamaika Telebista) ; off ahotsa, Irati Odriozola (UEMA)]

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta UEMAko ikerlariak euskalgintzaren eta hizkuntza politikaren oinarriak astindu zituen doktore tesia aurkeztu zuenean 2023an. Euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu tesiak. Tesia modu erraz eta dibulgatiboan zabaldu nahian, elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan UEMA eta Hamaika Telebista, eta hauxe da emaitza: hamaika bideo laburreko sorta, azken urteotako ikerketek nabarmentzen dituzten gakoen inguruan. GAKOAK izenburupean, euskararen egoera azaltzeko eta sareetan zabaltzeko hamaika bideo dira. Bakoitza bi minutu ingurukoa. Hamaika Telebistako zuzendari ohi Iñaki Uriaren hasierako ideiari tiraka, UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu, edukia ahalik eta modu ikusgarrienean eta hezitzaileenean erakutsi ahal izateko. Euskararen galeraren arrazoiei buruzkoa da bideo hau. Indartsuagoak dira erdalduntzea bultzatzen duten faktoreak. Batetik, egoera soziolinguistikoaren eraginagatik: hiztun gehienak erdaldunak dira, eta erdara nagusi den eremuetan bizi dira. Inertzia handiak daude euskaldunak erdalduntzea eragiten dutenak, eta aldiz, apenas dago joerarik erdaldunak euskalduntzera bultzatzen duenik. Bestetik, botere egiturak daude, eta hauek ere erdalduntzea indartzen dute. Euskararen aldeko politikek euskalduntzearen alde egin arren zenbait lurraldetan, oro har, e...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea ; Hamaika Telebista
Egilea(k): Iurrebaso Biteri, Iñaki ; Sarasola, Nagore ; Odriozola, Irati
Argitaratua: Donostia : Hamaika Telebista. 2025
Bilduma: Gakoak. Euskararen egoera ulertzeko gakoak (Hamaika telebista, UEMA) ; 7
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa (Hamaika telebista)
Argitaratzailearen webgunea (UEMA)
Prentsa dossierra, bideo bakoitzari buruzko informazio osagarriarekin (PDF)

Antzeko izenburuak